Igotzaileekirabazi gehien

2003ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Ustekabea hartu dudan galdetu didate askok Zaragozan, eta bai, ia denek bezala, hartu dut. Espero nuen Hruska eta Igor [Galdeano] ondo aritzea, baina Nozalekin harrituta geratu naiz ni neu. Nozal txirrindulari gaztea da, baina daukan adinerako eskarmentu handia dauka. Manolok [Saiz] konfiantza handia du berarengan eta Nozal berak Manolok esaten dituen guztiak betetzen ditu fin-fin. Nik uste lidergoari eusteko moduan egon daitekeela Pirinioetan, baina atzo onerako ustekabea eman duen moduan gaur edo bihar kontrakoa gerta daiteke. Albaceteko erlojupekoa ere hor dago, baina ordurako jendea nekatuagoa egongo da eta litekeena da diferentziak hain nabarmenak ez izatea.

Balantze orokorra eginda, igotzaileek irabazi dute gehien nire ustez. Igorrek nahiko egun txarra eduki du. Millarren antzeko denbora egin du. Hor ustekaberik ez, baina Triki Beltrani segundo bakarra kentzea ez da normala, Beltran ez delako espezialista, inondik inora, erlojupekoetan. Heras txukun aritu da eta Mancebo ere bai. Hiruko hori egoera ezinhobean iritsi da Pirinioen atarira.

ONCE-Eroski egoera onean geratu da sailkapen nagusian. Serrano zazpigarrena da eta Hruska 16.a. Ihesaldietan-eta horietako txirrindulariren bat sartzen saiatu beharko luke taldeak. Beldurra ere aintzat hartzeko kontua izango da. Gaurko etapan, Monreposen hasiko da egurra eta erne egingo den ihesaldiarekin. Kelme mugitu egingo da Sevillak gaur denbora asko galdu eta gero. Banesto ere bai, mendian saiatzeko talde ona dutelako. Mendiko maillotaren bila dabiltzanek ere (Felix Cardenas, Luis Perez...) ihesaldian sartu nahiko dute. Nagusiko bosgarren eta 15. postuen artean ez dago tarte handirik eta hor dagoen txirrindulariren bat ihesaldian sartuz gero, kontuz. US Postal zain geratuko da, etapako bilakaera ikusi arte. Lasai ikusi dut Virenque eta bera da nire faboritoa gaurko. Frantziarra da eta Frantzian bukatzen da gaurko etapa.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.