Aizkora

Iker Vicente aise nagusitu zaio Xabier Orbegozo Arria V.ari

Vicentek 56 minutu eta 28 segundo behar izan ditu lan guztiak amaitzeko, eta hiru minutuko eta bederatzi segundoko aldea atera dio Arria V.ari. Aizkora apustuak jendez goraino bete du Tolosako zezen plaza.

Iker Vicente, gaur, garaipena ospatzen. IDOIA ZABALETA, FOKU
Urola Kostako Hitza
2018ko apirilaren 8a
19:24
Entzun

Iker Vicente aise nagusitu da Xabier Orbegozo Arria V.aren kontra jokatutako aizkora apustuan. Ikusmin handia sortu du gaurko hitzorduak, eta 1.200 lagunetik gora bertaratu dira Tolosako zezen plazara. Bi aizkolariek 12:00etan ekin diote desafioari.

Guztira, hogei enbor ebaki behar izan dituzte gaurkoan, hamabi kanaerdiko eta 60 ontzako zortzi. Arria V.ak jarri ditu kanaerdikoak, eta Vicentek 60 ontzakoak. Bi aizkolariek beraiek jarritako enborrak moztu dituzte aurrena, eta ondoren hasi dira aurkariak jarritako materiala mozten. Lan erdiak eginda, Otsagabiako aizkolariak minutu bat eta berrogehita bost segundoko aldea kendu dio  Arria V.ari. Txapeldunak 56 minutu eta 28 segundo behar izan ditu lan guztiak amaitzeko. Arria V.ak, aldiz, 59 minutu eta 37 segundo. Horrenbestez, Vicentek hiru minutuko eta bederatzi segundoko aldea atera dio errezildarrari.  Otsagabiara joango dira jokoan zeuden 12.000 euroak.

Apustua bukatzean, “pozez zoratzen” agertu da Vicente.

Kronika osoa, Urola Kostako Hitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.