Imanol Hariñordokik Tolosan jokatuko du, azterketa medikoa pasatzen badu
ERRUGBIA. Imanol Hariñordokik Miarritze utzi eta Tolosan jokatuko du heldu den sasoian. L'Équipe Frantziako egunkariak atzo argitaratu zuenez, Miarritzen hamar denboraldi egin ondoren, taldeko ikurrak Aguilera utziko du. Tolosarekin sinatu aurretik, baina, osasun azterketa zorrotza egin beharko du. 2011n lesio larria egin zuen ezkerreko izterrean, eta azken bi urteetan bi ebakuntza egin dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu