Orio larri zebilen azken asteburuaren aurretik. San Miguel ligatik ez jaisteko kanporaketan ikusten zuen bere burua, eta horrek larritasuna sortzen zion. Orain, asteburuko bi estropadak jokatu eta gero, larritasuna handitu egin zaio, Camargo azken sailkatuak zazpi puntu jan dizkiolako bi egunetan. Puntu bakarreko abantaila du Oriok, eta bi estropada baino ez dira gelditzen. Kinka larrian da klub historikoa. Maila galtzeko arriskua gertuegi dauka, asteburu honetan erreakzionatu ezean.
Larunbatean, herrian bertan izango du estropada. Zaleen bultzada aldeko izango du, eta dena beharko dute arraunlariek. Azken bi asteburuetan hondoa jo du Oriok. Zarauzko estropadetanitxaropen handia zeukaten jarrita, eta gauzak ondo ateraz gero, kanporaketa saihesteko aukera izan zezaketela uste zuten klubean. Baina gaizki atera zitzaien. Asteburu honetan, okerrera egin die egoerak. Miguel Anjel Lizarralde Altxerri lehen taldean laguntzen hasi den astean, albisteak sortu zuen ilusioa berehala zapuztu zaie. Emaitza txarrek ez dute barkatzen.
Kanporaketa jokatu beharra onartu dutenean, zer gertatuko, eta zuzenean jaisteko arriskuaren mamua etxe barruan sartu. Datuek ez dute gezurrik esaten. Azken sei estropadetan lau aldiz izan da azkena Orio, eta beste bietan, azken-aurreko. Camargok, berriz, asteburu honetan jo dio kolpea, bederatzigarren eta zortzigarren izanda.
Urdaibai garaile Pasaian
Igandean Pasai Donibanen jokatu zen estropadako albiste nagusia Orioren gainbehera izan zen, baina bandera jokoan zela ezin da ahaztu. Hor ere, espero ez zen zerbait gertatu zen, Urdaibaik irabazi zuelako. Ez da gairik ez duelako garaile izateko, azken asteetako emaitzek faboritoen artetik urrundu dutelako baizik. Baina herenegun azkarrena izan zen, eta aise gainera. Azkeneko txandan egin zuen arraun, erlojuaren aurka jokatu zen estropadan, eta hasieratik hartu zuen burua. Behar zuen irabaztea, eta on egingo dio, berriz ere konfiantza hartu eta faborito izaten segitzen duelaez ahazteko.
Liga irabazteko borrokan ez du eraginik izango igandeko emaitzak, Kaiku bigarren izan baita. Ordezkoek lan ona egin zuten, baina ez larunbatean bezain biribila. Hala ere, bigarren geratu izana emaitza ona da Kaikurentzat.
Infernuaren gorria horituz doa
Orio San Miguel ligatik jaisteko arriskuan da, Camargo puntu batera baitu, eta bi estropada baino ez dira falta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu