Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: D multzoa

Ingalaterrak oin bat eta erdi izango du kanpoan galduz gero; Suediak, biak

Julen Etxeberria.
2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Zirt edo zart egin beharra dute Ingalaterrak eta Suediak. Ez bata ez bestea ez zen gai izan estreinakoan irabazteko, eta horrek puntu premian jarri ditu biak. Suediak du presio handiena, gaur galduz gero final-laurdenetarako sailkatzeko aukerarik gabe geratuko baita. Ingalaterraren egoera ez da ere askoz samurragoa. Galduz gero oso zail izango luke sailkatzea. Ukrainari azken partidan irabazi beharko lioke nahitaez, eta aurkariek huts egitea. Parekotasun handiko lehia espero da. Suediak estatistikak ditu alde, ingelesen borrero izan baita sarri azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.