Irlandak ez du gaur Galesen hutsik egin eta Sei Nazioen torneoa irabazi du. Kopa ez eskuratzeko eta, Galesen aurka hamahiru puntuko aldeaz edo gehiagoz galdu behar zuen -Gales zatekeen hala txapelduna-, baina ez du emoziorako aukerarik eman: 15-17 irabazi du. Iaz Gales izan zen txapelduna.
80.000 lagunek ikusi dute partida Cardiffeko estadioan.
Gaurko jardunaldiarekin bukatu da 2009ko Sei Nazioen torneoa. Eguneko beste emaitzak: Italiak 8-Frantziak 50 eta Ingalaterrak 26-Eskoziak 12.
Errugbia
Irlandak irabazi du Sei Nazioen torneoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu