Iturriaga-Ruiz de Larramendi nagusi Plazaz Plazan

2023ko urriaren 1a
00:00
Entzun
PILOTA. Iera Agirre Iturriagak eta Olatz Ruiz de Larramendik irabazi dute Ados Pilotak antolatzen duen Plazaz Plaza txapelketa. 22-17 hartu zituzten mendean Goiuri Zabaleta Rodriguez eta Maite Ruiz de Larramendi Mujika, Azkoitian (Gipuzkoa).

Bestalde, Danel Elezkanok lortu zuen atzo Lau eta Erdiko Txapelketako atarikoa gainditzea. Zaratamokoak 22-15 hartu zuen mendean Dario Gomez. Atzo zen jokatzekoa Iraitz Zubizarretaren eta Asier Agirreren artekoa Itziarren (Gipuzkoa). Baina hezetasunagatik ezin izan zuten. Gaur egingo dute Etxarri Aranatzen (Nafarroa).

Gainera, iazko pilotari berak arituko dira gaur nor baino nor gehiago Masterseko finalean. Ezkurdia-Mariezkurrena II.ak Altuna III.a-Imazen kontra neurtuko dituzten indarrak. Nafarroa Arenan jokatuko dute finala(18:00, ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.