Iulene Olabarriak beste denboraldi baterako berritu du IDK Gipuzkoarekin
    SASKIBALOIA. Datorren sasoirako taldea osatzen segitzen du IDK Gipuzkoak. Atzo jakinarazi zuenez, Iulene Olabarriak beste urtebetez jarraituko du taldean: «Zalantzak izan ditut jarraitu edo ez, baina oso pozik nago. Espero dut sasoi honetan baino zorte hobea izatea». Olabarria taldeko kapitaina da, eta azaroan eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen.«Egun gutxi barru jasoko dut senda-agiria, eta osatzen segituko dut denboraldi-aurrera sasoi betean iristeko».
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu