Iulene Olabarriak erretiroa hartu du, hamasei urtez jokatu ondoren
SASKIBALOIA. Iulene Olabarria IDK Gipuzkoako kapitainak bukatutzat eman du bere kirol ibilbidea, 34 urterekin, eta hamasei urtez jokatu ondoren. Donostian, etxeko taldean egin du ibilbide osoa. Hain zuzen ere, presente izan da talde horren lorpen guztietan: 2007an, Espainiako Ohorezko B Mailara igo zen, eta 2013an, maila nagusira. Jokalari bidea utzi ondoren, taldean jarraituko du beste zeregin batzuetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu