Izkok 1,5 milioiko bermea jarri behar du gaur

2016ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Patxi Izkok egun bateko epea du 1.486.008 euroko bermea ordaindu eta horrela Osasuna auziko balizko erantzukizun zibilari aurre egiteko. Iruñeko bigarren instrukzio epaitegiak atzo erabaki zuen neurria. Beraz, Osasunako presidente ohiak gaur jarri behar du dirua. Hala egin ezean, haren aurkako neurriak har ditzake epaitegiak.

Epaileak, bere garaian, auzi berri bat ireki zuen 2003. eta 2007. urteen artean Osasunaren diru kutxatik2,4 milioi euro irten zirelako eskudirutan, eta horietatik 1.117.299 justifikatu gabe daude. Izkoren kalte-ordaina ezartzean, heren bat gehitu dio kopuru horri. Tarte horretan, Izkok 400.000 euro jaso zituen, eta hainbat erosketa egin zituen taldearen kreditu txartelarekin. Besteak beste, 26.000 euroko bidaia Karibera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.