Jagoba Arrasate Osasunara itzuli da

Talde nafarrak Luis Miguel Ramis kargugabetu du. Azken bost partidetan puntu bakarra lortu du. Arrasate Osasunako entrenatzaile izan zen 2018tik 2024ra arte.

Jagoba Arrasate 2024an, Osasunako entrenatzaile zela. IÑIGO URIZ / FOKU
Jagoba Arrasate 2024an, Osasunako entrenatzaile zela. IÑIGO URIZ / FOKU
Julen Urrestarazu
2026ko urriaren 12a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iraultza Osasunan: Luis Miguel Ramis entrenatzailea kargugabetu du klubak, eta Jagoba Arrasate Sadarrera itzuliko da. Atzo 5-2 galdu zuen Betisen aurka.

Ramisek Ligako zortzi partida zuzendu ditu Osasunarekin: bi irabazi ditu, bi berdindu eta lau galdu. Hamaseigarren da ligan, azken bost partidetan puntu bakarra lortu zuen.

Arrasate, ordea, lanik gabe zegoen iazko otsailetik. Berriatuako (Bizkaia) entrenatzaileak Osasuna zuzendu zuen 2018tik 2024ra arte. 2019an Lehen Mailara igo zuen talde nafarra, eta 2023an Espainiako Kopako finalera eta Konferentzia Ligako atarikora iritsi zen. 2024an Mallorcara joan zen, eta urte eta erdi egin zuen han.

Jagoba Arrasatek pasa den astean hitz egin zuen BERRIArekin. Osasunara itzultzeari buruz zera esan zuen: «Catarekin [Cata Prietorekin, Osasunako kirol zuzendariarekin] oso harreman ona daukat. Nik atea irekita utzi nuen, eta haiek ere bai. Noizbait itzultzen banaiz, modu naturalean izango da, bi aldeek elkarren beharra sentitzen dugunean».

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA