Irudia. Iruñea
Jaka eta Tolosa dira faborito 2. Mailakoan
Bigarren Mailako binakako txapelketako finala larunbatean jokatuko da, Iruñean. Erik Jaka eta Xabi Tolosa —ezkerretara argazkian—, Jorge Rico eta Mikel Larunberen aurka—eskuinetara— ariko dira. Atzo aukeratu zituzten pilotak. Aspekoak dira faborito apustuetan, finalerdietako partida irabazi zutelako (22-15), eta aurkariak eskuetako arazoekin ibili direlako. Lehen ligaxkan, halere, Asegarcekoek 22-12 irabazi zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu