Jolasean ere, Petacchi garaile

2003ko irailaren 11
00:00
Entzun
Ahaleginik txikiena eginda lortu zuen Zaragozan bigarren garaipena Petacchik. Ihesaldiarekin ez zen urduritu eta ONCE-Eroskiren esku utzi zuen tropela gidatzeko ardura. Zaragozara bidean haizea arriskutsua izaten da eta Fassa Bortoloko txirrindulari eta kirol zuzendariek bazekiten Manolo Saizek bere taldeari tropel burua hartzeko aginduko ziotela, ustekabeak saihesteko.

ONCE-Eroskik hartu zuen burua etapako bigarren erdian eta tropelaren erritmoa berez handitu zen. Fassak ez zuen ahalegin berezirik egin aurrekoak irensteko. Azken kilometroetan kontrol lana egitera mugatu ziren eta nik uste Petacchi jolasean aritu zela Telekom, Alessio eta esprinterren beste taldeekin. Tropeletik tiratzeko keinua egiten zuen Fassak, baina gehiegi nekatu gabe. Telekomek eta Alessiok lan egin zuten, baina alferrik, gero ikusi genuen moduan.

Burgosera bidean Fassako txirrindulari asko tropel nagusiaren arrastoa galduta helmugaratu ziren. Indartsuegi ez daudela esan nahi du horrek, baina atzoko azken kilometroa dotorea izan zen, ederki prestatu zion ailegaera Trentik Petacchiri, taldea hautsi egin baitzen hirugarren postutik atzera. Edok bakarrik eutsi zion, baina Petacchi oso erraz nagusitu zitzaion buruz burukoan.

Zaragozako erlojupekoa jokatuko da gaur. Igor Galdeanok hartu beharko luke urrezko maillota. Hori baino konfiantza eta ONCE-Eroskik talde indartsua duela erakustea dago jokoan. Azevedok, Serranok, Nozal liderrak berak, lan ona egin behar dute sailkapen nagusian gehiegi ez urruntzeko eta talde sendoaren itxura emateko. Igorri dagokionez, bi minutu eta erdi sartu behar dizkie Heras eta Sevillari, gutxienez, Cam Basque eta Pla de Bereten eusteko. Casero eta Aitor Gonzalezen lana ere gertutik jarraitu beharko da. Etapako lehen bosten artean sailka daitezke eta bide batez, Vueltako borrokan sartu, Heras eta Sevillaren pare egon daitezkeelako berriro. Millar da nire hautagaia.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.