Jon Bautistak Belgikako Eupen taldean jokatuko du urtebetez utzita
FUTBOLA. Azken hiru denboraldiak Realaren talde nagusian jokatu ondoren, Jon Bautistak talde txuri-urdina utziko du, urtebetez Belgikako Eupen taldean utzita jokatzeko. 2013an hasi zuen ibilbidea Bautistak Reala B-n, eta 56 partida jokatu ditu lehen taldearekin, eta zazpi gol sartu. Talde berrian Beñat San Jose donostiarra izango du entrenatzaile. Hark zuzendu zuen Bautista Realeko gazte mailan ari zenean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu