Saskibaloia

Joventut, Fenerbahce, Virtus Erroma, Olimpia eta Alba Berlin izango dira Tauren aurkariak

Gaur egin dute Euroligako aurreneko fasearen zozketa. Urriaren 22an hasiko dira eta aurreneko laurek bigarren faserako sailkapena lortuko dute. Lauko Finala maiatzaren 1etik 3ra bitartean izango da, Berlinen.

2008ko uztailaren 8a
13:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Tau Baskoniak dagoeneko badaki datorren denboraldian zeinen kontra jokatuko duen Euroligako aurreneko fasean: Fenerbahce (Turkia), Virtus Erroma (Italia), Olimpia Liubliana (Eslovakia), DKV Joventut (Katalunia) eta Alba Berlin (Alemania) izango ditu aurkari C Multzoan. Hain zuzen, gaur egin dute zozketa, Berlinen.

24 talde ariko dira kluben arteko Europako txapelketarik garrantzitsuenean, lau multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lau lehenak bigarren fasera sailkatuko dira, eta lau taldeko lau multzo osatuko dituzte. Hor, bakoitzeko bi aurrenekoek egingo dute aurrera, final-laurdenak jokatzeko.

Urriaren 22an hasiko dute Euroliga, eta 2009ko urtarrilaren 15ean bukatuko da lehen fasea. Berlinen izango da Lauko Finala, maiatzaren 1etik 3ra. Tau Baskonia aurten ere heldu da azken fase horretara, laugarrenez segidan.

Lehen faseko beste multzoak:

A. Maccabi Tel Aviv (Israel; aurten bigarren izan da), Olympiacos (Grezia), Unicaja Malaga (Espainia), Cibona Zagreb (Kroazia), Le Mans (Frantzia), Avellino (Italia).

B. Montepaschi Siena (Italia), Bartzelona (Katalunia), Panathinaikos (Grezia), Zalgiris Kaunas (Lituania), Prokom T. Sopot (Polonia), Nancy (Frantzia).

D. CSKA Mosku (Errusia; egungo txapelduna), Partizan (Serbia), Real Madril (Espainia), Efes Pilsen (Turkia), Milan (Italia), Panionios (Grezia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.