Julen Retegik beste urtebeterako berritu du

Iruindarra 2005etik ari da profesionaletan jokatzen, eta Aspeko pilotaririk helduena da: 33 urte ditu

2018ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
PILOTA. Bulegoetan mugimenduak izan dira azken egunetan Aspe enpresan. Joan zen ostiralean, Aspek jakinarazi zuen IƱigo Martinezek eta Aitor Irustak ez zutela enpresan jarraituko. Atzo, berriz, Aspek bi pilotariren kontratu berritzeen berri eman zuen: Julen Retegik eta Aitor Elordik beste urtebeterako luzatu dute kontratua. Retegi Bik, beraz, hamabosgarren urtez jarraian jokatuko du profesionaletan. 2005ean egin zuen debuta, Asegarcerekin, eta 2009tik dabil Aspen. Bera da pilotaririk helduena enpresan: 33 urte ditu. Orotara, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea bakarrik ditu aurretik. Elordik, aldiz, 22 urte ditu, eta ia hiru urte daramatza profesionaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.