KAE 1 liga aurrera doa, eta gaur Zarautzen jokatuko dute hamabi traineruek bederatzigarren jardunaldia (12:00). Gaurko lanak bukatu eta gero, bost estropada baino ez dira faltako lehiaketa amaitzeko. Badago denbora sailkapena iraultzeko, baina orain arteko jarduna aintzat hartuz, nekez gertatuko da halako zerbait. Goialdean,oso sendo dabil Portugalete: bost puntu ateratzen dizkio Zierbenari, eta 11 Lekittarrari. Okerrik ezean, lehen bi traineru horiek jokatuko dute San Miguel ligara igotzeko kanporaketa. Gaurko bandera irabazteko ere biak dira faboritoak, eta koska bat beherago daude Lekeitioko trainerua eta Santurtzi. Orain arteko zortzi estropadetan, Portugaletek bost bandera irabazi ditu.
Sailkapenaren atzealdean are gehiago daude erabakita kontuak. Azken biek jokatuko dute ez jaisteko kanporaketa, irailaren lehen asteburuan, eta Getxo eta Arkote daude nabarmen atze-atzean. Hamabost puntura eta hamaseira dute, hurrenez hurren, azken hirugarrena: Orio.
KAE 1 ligako bederatzigarren jardunaldia izango da gaur Zarautzen
Sei estropada gelditzen dira liga amaitzeko, eta gauzak nahiko erabakita daude sailkapenaren bi muturretan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu