ARRAUNA

KAE eta ETE ligak uztailaren 11n hastea onetsi dute klubek

%80ko babesarekin onartu dute egutegia. Pasaian hasiko dira.

KAE 1 ligako estropada, iaz Lekeition. FOKU
2020ko maiatzaren 31
19:51
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kantauriko Arraun Elkarteak ostegunean bidali zien azken proposamena klubei, eta bertan azaltzen dira, besteak beste, egutegia eta estropada eremuak. Gaur arteko epea zuten taldeek botoa emateko, eta onartu egin dute, %80ko babesarekin.

Hamabi estropada jokatuko dituzte KAEko bi ligetako eta ETE ligako taldeek [hasieran, bederatzi ziren], eta bost eremutan banatuta, hasieran hiru baziren ere. Getaria, Pasaia eta Castro Urdiales lehendik zeuden jasota, eta, gero, Getxoren aukera azaldu zen; orain, Santander ere batu zaie beste laurei.

Pasaian egingo dute aurrenekoa, erlojupeko estropadarekin. Ligak balekoak izateko, zortzi estropada jokatu beharko dituzte, eta bada proposamenean oso kontuan hartzeko beste gai bat: talderen batek KAE 1etik KAE 2ra jaisteko bidea hartu behar badu COVID-19ak eraginda, talde hori ez litzateke jaitsiko. KAE 2tik goiko ligara igotzeko, Bigarren Mailako lehiaketak balekoa izan beharko du; zortzi estropada jokatu beharko dituzte, alegia. Berez, bi talde igoko dira KAE 1era, eta bi jaitsi KAE 2ra, kanporaketa jokatu gabe. Hiru ligak abuztuaren 30ean bukatuko dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.