KAE ligetako azken bigarren saioak gaur

Zierbenan izango dira KAE 1 ligako traineruak, eta Erandion aritu beharko dute KAE 2 ligakoek

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Iraila gerturatu ahala, bukatuz doaz arrauneko ligak, eta horixe da KAE 1 eta KAE 2 ligen kasua. Bientzat azken-aurreko estropadak izango dira gaurkoak. KAE 1ekoak Zierbenan lehiatuko dira (17:00), eta KAE 2koak Erandion. Bi ligetan daude erabakita kontuak. Portugaletek eta Zierbenak ondo lotuta daukate San Miguel ligara igotzeko kanporaketa jokatzeko aukera, eta Getxok eta Arkotek jokatuko dute KAE 2ra ez jaisteko estropada parea. Hortaz, gaur, banderaren lehian izango da emozioa. Itsaso txarrarekin moldatu beharko dute, eta duela bizpahiru aste, Plentzian, Zierbenak erakustaldia eman zuen antzeko baldintzetan. Portugalete beste estropada batzuk prestatzen dabil, ostegunean Donostian egin zuelako entrenamendua, Kontxara sailtzeko helburua buruan.

KAE 2an ere lotuta daude gauzak. Okerrik ezean, Busturialdea igoko da KAE 1era, eta Getariak eta Ondarroak jokatuko dute maila bat gorago arraun egin ahal izateko kanporaketa.

Gipuzkoako Liga Orion

Gipuzkoako Liga azkenetan da aurtengoari dagokionez. Gaur jokatuko dute seigarren estropada, Orion (16:30). Getaria-Tolosa nabarmen da aurretik ligan, eta garaile izango da. Gaur ere bera da faboritoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.