Kaikuk oso kutuna du Bizkaiko Txapelketa

Erakustaldia emanez, hirugarren urtez jarraian irabazi du, eta Urdaibairi hamabi segundo atera dizkio

Aitor Manterola Garate.
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Oilar bakarra azaldu zen atzo Lekeition. Bigarrenaren berririk ez zen izan. Kaikuk desagerrarazi egin zuen Urdaibairi aldez aurretik ematen zitzaion beste faboritoaren izaera. Faboritoetako batek irabazi zuen, Kaikuk, baina ez zen aurrez uste zen bezalako lehiarik ikusi. Hasi eta buka, erakustaldia eman zuen Bizkaitarra traineruak. Askotan egin ohi duen bezala, bizi atera zen, itsaso txarra egon arren. Lehen ziabogara arte iraun zion bizialdiak, han hamabi segundora utzi zuelako Urdaibai.

Poparean egin beharreko lehen luzean, gerturatu egin zitzaion Bou Bizkaia, baina horretan geratu zen kontua. Hirugarrenean, berriz ere hautsi egin zuen estropada Kaikuk. Bizkaiko Txapelketa kutuna duela erakustera atera zen Sestaoko ontzia, txapelketa berea bailitzan. Berriz ere aldeak handitu zituen hirugarren luzean —hamazazpi segundora arte—, eta horrelaxe eutsi zion bukatu arte. Hamahiru segundora sartu zen Urdaibai.

Hirugarren eta laugarren Santurtzi eta Lekittarra gelditu ziren azken sailkapenean, bigarren txandan arraun egin zuten arren. Aurrea hartu zieten azken txandako Portugaleteri eta Zierbenari. Itsaso txarrak ez zuen kupidarik izan atzo KAE 1 ligako lehen bi sailkatuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.