Mundu guztian ditu zaleak Athleticek, eta Sevillako batzuk elkartu egin dira eguerdian. Oscar de Marcos Peñak antolatuta, kalejian ibili dira hirian barrena. Zubia zeharkatu, eta alde zaharretik Trianara jo dute, bidean pare bat geldialdi eginez, eztarria bustitzeko. Txaranga batek alaitu du giroa, Athleticen ereserkiarekin. 30 bat lagun elkartu dira kalejiran.
Realaren kontrako finalean bezala Sevillako zale zuri-gorriek ez dute huts egin. @berria#BiziAmetsapic.twitter.com/4L5WXIGZq1
— Ainara Arratibel (@ainaraarratibel) April 17, 2021
Kolore zuri-gorria ez da falta Sevillak @berria#BiziAmetsapic.twitter.com/QcZXqAVk91
— Ainara Arratibel (@ainaraarratibel) April 17, 2021
Sevillan egun handia behar zuen gaurkoak, Feria ezaguna hasiko baitzen pandemiagatik izan ez balitz. Kalejirak jarri dio musikaren poza eguerdiari. Hainbat herritarrek txalotu egin dituzte Athleticeko zaleak, eta gaur gaueko finalerako zuri-gorriek irabaztea nahi dutela adierazi ere bai. «Ez dugu Bartzelona maite», garbi esan dute batzuek. Hala ere, kopako finalaren berririk ez dute gehienek, eta jende asko dabil kalean, baina Feria ospatzen, murrizketekin bada ere.
Óscar De Marcos zale taldekoa kideak finalerako giroa berotzen Sevillano. Aitor Manterola lankidearen bideoa. @berria#BiziAmetsapic.twitter.com/QxKVNvpjK8
— Ainara Arratibel (@ainaraarratibel) April 17, 2021
Bazkariarekin jarraituko dute kalejirakoek, eta, ondoren, Athleticen hotelerantz abiatuko dira, jokalariei animoa eta babesa ematera. Ismael Vega peñako kide zornotzarrak esan duen bezala, «ea jokalariei iristen zaizkien gure poza, ilusioa, animoa eta indarra».
Ismael Vega De Marcos taldekoa kidearen adierazpenak bildu ditu Aitor Manterola lankideak @berria#BiziAmetsapic.twitter.com/TFZK9G7f19
— Ainara Arratibel (@ainaraarratibel) April 17, 2021