ARRAUNA

Kanada eta Zeelanda Berria nagusi zortziko ontzietan

Emakumezkoetan, Kanada izan da azkarrena; gizonezkoetan, Zeelanda Berria.

Kanada, gaur, garaipena ospatzen. JEON HEON-KYUN / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2021eko uztailaren 30a
13:34
Entzun

Arraunean, zortziko ontzien finalak jokatu dira gaur. Emakumezkoetan, Kanada izan da azkarrena, eta 0,9 segundoko tartea atera dio bigarren sailkatuari: Zeelanda Berriari. Hirugarren Txinak amaitu du.

Gizonezkoetan, berriz, zeelandaberritarrak izan dira nagusi. 5.24.64ko denboran osatu dute proba. Ia segundo bat geroago amaitu du Alemaniak, eta brontzezko domina Erresuma Batuak eskuratu du.

Bateko sculleko finalak

Gaur jokatu dira bateko sculleko finalak ere, emakumezkoenak nahiz gizonezkoenak. Zeelanda Berriko Emma Twigg izan da bizkorrena. Bigarren Hanna Prakatsenek amaitu du, eta hirugarren, Magdalena Lobnigek.

Final estuagoa izan dute gizonezkoek. Azkenean, Stefanos Ntouskos grekoa gailendu da. Zilarrezko domina Kjetil Borchek irabazi du, eta brontzezkoa, Damir Martinek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.