Kanporaketak jokatuko ditu Obenasak, eta mailari eutsi dio Hondarribiak

Bi euskal taldeek galdu egin dute azken jardunaldian, baina aurkarien hutsak baliatu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2013ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Amaiera ona izan du Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularrak bi euskal taldeentzat, bai Obenasak, bai Hondarribia-Irunek helburua lortu baitzuten: nafarrak titulurako kanporaketetarako sailkatu dira, eta gipuzkoarrek mailari eutsi diote.

Bi euskal taldeek galdu zuten atzo, Obenasak 70-64 Burgosen kontra, eta Hondarribia-Irunek 47-70 Rivasen aurka, baina haiekin lehian zeuden aurkariek huts egin zuten. Nafarren kasuan, Kanaria Handia izan zen huts egin zuena, eta horri esker, Iruñeko taldea seigarren izan da azkenean sailkapenean, eta Gironaren aurka jokatuko du titulurako lehen kanporaketa.

Hondarribia-Irunek, berriz, atzoko partida jokatu aurretik zekien azken norgehiagokan gertatzen zena gertatzen zela ez zuela maila galduko. Izan ere, Conquerok galdu egin zuen goizean, eta horrek Ohorezko B Mailara kondenatzen zuen Espainiako taldea. Beraz, gipuzkoarrak beste urtebetez ariko dira maila nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.