Kataluniak selekzio indartsuak osatu ditu larunbaterako

Julen Etxeberria.
2015eko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako Futbol Federazioak «oso garrantzitsutzat» jo ditu larunbatean Bartzelonan euskal selekzioaren aurka jokatuko dituen bi neurketak. Horren erakusle argiena da bi selekzioetako hautatzaileek egindako deialdiak —Gerard Lopez eta Sergi Gonzalez dira gizonezkoena, eta Natalia Arroyo emakumezkoena—. Sona handiko jokalariak daude zerrendetan. Bartzelonako jokalariak dira nagusi bi deialdietan: gizonezkoetan zazpi daude, eta emakumezkoetan, bost. Espanyolek ere ordezkaritza zabala du, sei jokalari. Valentziak, berriz, lau ditu, guztiak emakumezkoak. Euskal taldeei dagokienez, Reala da ordezkariak dituen bakarra, hiru; hain zuzen ere, atzelariak guztiak: Alberto de la Bella, Paola Soldevila eta Nuria Mendoza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.