Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria hil da
ERRUGBIA. Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalaria zendu zen atzo, 31 urte zituela. Asteburutik zegoen ospitaleratuta Amsterdamgo ospitale batean, ezustean zortzi metrotik erori, eta buruan kolpe handia hartu ondoren. Ordutik, koma egoeran zegoen erietxean, eta atzo eguerdian hil zela baieztatu zuten. Zeelanda Berrikoa 2018-2019 denboralditik ari zen Ordizian jokatzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu