BELA

Kevin Peponnet, dominarako estropadatik kanpo

Donibandarrak eta bere bikotekide Jeremie Mionek ezin izan dute aurreneko hamarren artean bukatu kanporaketa

Peponnet eta Mion, Olinpiar Joko hauetan.
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 3a
08:52
Entzun

Belako 470 modalitatean dominen lehian egoteko hautagaia zen Kevin Peponnetek eta Jeremie Mionek osatutako bikotea, baina Frantziako selekzioaren ordezkariek ezin izan dute dominarako estropadarako sailkatu. Hamar estropada jokatu dituzte kanporaketan, eta 11. postuan sailkatu dira —19 ontzi zeuden lehian—. Finalerako hamar txartel zeuden jokoan. Gaur jokatu dira azkeneko bi lasterketak Zushin (Japonia), eta Peponnet eta Mion sailkapen nagusian 10. postuan zeuden horiek hasi aurretik. Baina aurreko egunetan baino makalago aritu dira donibandarra eta bere bikotekidea: bederatzigarren estropadan 13. izan dira, eta azkenekoan, hamargarrenean, 16.

Joan den igandean, zazpigarren eta zortzigarren lasterketak bukatu eta gero, Peponnetek eta Mionek sare sozialetan onartu zuten haien nabigatzeko modua ez zela emaitzak ematen ari, eta irtenbide bat bilatzen ahaleginduko zirela. Ezin izan dute hobetu, ordea; are, okerrago aritu dira lasterketa erabakigarrietan. Asteazkenean da jokatzekoa dominarako estropada.

Peponnet eta Mion espero baino makalago aritu dira Olinpiar Jokoetan, aintzat hartuta aurten bertan Europako Txapelketa irabazi dutela, eta duela hiru mundukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.