1964ko Olinpiar Jokoetako estadioaren leku berean. Eraikin zaharra 2015ean bota zuten, eta handik lau urtera inauguratu zuten berria, 2019ko abenduaren 15ean. Hor jokatuko dira atletismoko probak.
Japoniako arkitektura tradizionalean oinarritu dira eraikin moderno hau altxatzeko. Egurrak presentzia handia du, eta argizari itxura duten egitura batzuk eraiki dituzte, duela 1.300 urte eraiki zuten Horyujiko tenpluko pagoda irudikatuz.
Lanek 157 milioi yeneko kostua izan dute (1.300 milioi euro). Hutsik egongo da estadioa, COVID-19a dela-eta ikuslerik gabe jokatuko dituztelako probak, baina berez 68.000 lagun hartzeko lekua dauka.