MOTOZIKLISMOA

Koadrodun bandera

Munduko Motoziklismo Txapelketa gaur amaituko da. Lehen postuak erabakita, gidariak hurrengo urteari begira daude dagoeneko

jon ordonez garmendia
2004ko urriaren 31
00:00
Entzun
Agortu zaio erregaia aurtengo Munduko Motoziklismo Txapelketari. Motorren hotsa gaur azken aldiz entzungo da denboraldi honetan Valentziako (Herrialde Katalanak) Ricardo Tormo zirkuituan. Jokoan ezer askorik ez dago. Andrea Doviziosok Malaysian lortu zuen 125 cc.-etako garaipena, eta Australian Dani Pedrosak eta Valentino Rossik eskuratu zuten, hurrenez hurren, 250 cc-etan eta MotoGPn.

Gaur nork irabaziko duen jakitea besterik ez da falta. MotoGPn Makoto Tamadak lortu zuen atzo pole-a. Rossik motoarekin hainbat arazo izan zituela onartu zuen entrenamenduen amaieran. Ez zitzaion horrelakorik gertatu Pedrosari. Itzulietako batean kataluniarra lurrera erori zen arren, pole-a lortu zuen, moto gainean aurten erakutsi duen nagusitasuna berretsiz. Askok salatu dute denboraldi honetan Pedrosaren gorputzak gutxiegi pisatzen duela, eta beste gidarien baldintza beretan lehia dadin pisua jar diezaiotela eskatu dute. Sabino Padilla Athleticeko medikuak, ordea, atzo Marca Espainiako kirol egunkarian idatzi zuen bezala, gidari bakoitzak bere abantailak eta bere desabantailak ditu, eta ezberdintasun horietan dago lehiakortasunaren oinarria: «Pisua jartzen bazaio, beste gidariek duten giharra ere jarri beharko litzaioke... Gidari guztien pisua berbera izatea nahi izanez gero, motoak eta gidatzeko trebeziak ere horrela izan beharko luke».

Pedrosa, Rossiren isla

Etorkizunean Dani Pedrosa Valentino Rossiren ondorengo txapelduna izango dela aurreikusten da. Askok lotzen dute baten etorkizuna bestearenarekin. 1 Formulan aritzeko eskaintzak dituen arren, ziurrenik beste urtebetez jarraituko du Rossik Yamahan, eta hori aintzat hartuta Dani Pedrosak 2006an MotoGPrako saltoa emateko prestatuko da. Palmaresean Pedrosak 19 urterekin Rossik adin horrekin irabazi zuena bikoizten du, baina italiarraren mesedetan esan beharra dago aurten, adibidez, berak zortzi lasterketa irabazi dituela, eta kataluniarrak, berriz, bost.

Etorkizunekoak ez dira esames hutsak. Talde asko ari dira jada hurrengo urtea prestatzen. Ducatik Carlos Checa fitxatu du Loris Capirossirekin batera aurten etxe italiarrak eman duen maila eskasa hobetzeko. Troy Bayliss Superbikeetara itzuliko da.

Txapeldunen postuak





Valentino Rossi

MotoGP, Yamaha

Hegoafrikako S. N.: 1.

Espainiako S. N.: 4.

Frantziako S. N.: 4.

Italiako S. N.: 1.

Kataluniako S. N.: 1.

Herbehereetako Sari Nagusia: 1.

Brasilgo S. N.: -

Alemaniako S. N.: 4.

Erresuma BatukoSari Nagusia: 1.

Txekiako S. N.: 2.

Portugalgo S. N.: 1.

Pazifikoko S. N.: 2.

Qatarko S. N.: -

Malaysiako S. N.: 1.

Australiako S. N.: 1.

Dani Pedrosa

250 cc., Honda

Hegoafrikako S. N.: 1.

Espainiako S. N.: -

Frantziako S. N.: 1.

Italiako S. N.: 2.

Kataluniako S. N.: 2.

Herbehereetako Sari Nagusia: 2.

Brasilgo S. N.: 2.

Alemaniako S. N.: 1.

Erresuma Batuko Sari Nagusia: 1.

Txekiako S. N.: 3.

Portugalgo S. N.: 4.

Pazifikoko S. N.: 1.

Qatarko S. N.: 2.

Malaysiako S. N.: 1.

Australiako S. N.: 4.

Andrea Dovizioso

125 cc., Honda

Hegoafrikako S. N.: 1.

Espainiako S. N.: 4.

Frantziako S. N.: 1.

Italiako S. N.: 4.

Kataluniako S. N.: 2.

Herbehereetako Sari Nagusia: 4.

Brasilgo S. N.: 3.

Alemaniako S. N.: 4.

Erresuma Batuko Sari Nagusia: 1.

Txekiako S. N.: 2.

Portugalgo S. N.: -

Pazifikoko S. N.: 1.

Qatarko S. N.: 2.

Malaysiako S. N.: 2.

Australiako S. N.: 1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.