Brasilgo Munduko Kopa. Kolonbia 2. Boli Kosta 1

Kolonbiak oin eta erdi du hurrengo fasean joko estilo ausartari esker

Imanol Magro Eizmendi.
2014ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Kolonbia. Ospina; Zuñiga, Zapata, Yepes, Armero (Arias, 72. min.); Carlos Sanchez, Aguilar (Mejia, 79. min.), Cuadrado, James Rodriguez; Ibarbo (Quintero, 54. min.) eta Teofilo Gutierrez.

Boli Kosta. Barry; Aurier, Zokora, Bamba, Boka; Tiote, Die(Bolly, 72. min.), Yaya Toure, Gervinho, Gradel (Kalou, 68. min.); eta Bony (Drogba, 60. min.).

Golak. 1-0: James Rodriguezek (64. min.). 2-0: Quinterok (70. min); 2-1: Gervinhok (73. min.).

Epailea. Howard Webb (Ingalaterra). Txartel horiak: Boli Kostako Zokora eta Tioteri.

Bestelakoak. 68.748 ikusle inguru Brasiliako Brasilia estadioa nazionalean.

Kolonbia bere multzoko talderik onena da, eta status hori ikusarazi du lehen bi partidak irabaziz. Estilo ikusgarria du, eta bere eraso jokoak fruitua jaso du Munduko Kopako lehen astean. Atzo ondo irabazi zion Boli Kostari, baina bere aginteak merezi baino gol gutxiago lortu zituen. Are gehiago, eraginkortasun faltaren erruz sufritu eta guzti egin zuen amaieran. Bart jokatu zen multzoko beste partidan, Grezia eta Japoniaren artekoan, Greziak irabazi edo berdinketa egonez gero, Kolonbia jada matematikoki sailkatuta litzateke final-zortzirenetako.

Kolonbiak ondo jokatzen du, eta hasieratik hartu zuen baloia oinetan. Erasora jo zuen, Boli Kosta bere arean sartuz. Afrikakoa ahal fisiko iksugarriko taldea da, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen. Orden taktikoari eta Zokoraren lanari esker eutsi zion uholdeari. Kolonbiak gol aukerak asko izan zituen, baina lehen zatian ez zuen asmatu. Teofilo Martinezek huts egin zuen garbiena, bakar bakarrik ate aurrean (30. min).

Ausardiak bigarren ahaleginean jaso zuen saria. Kolonbiak baloia langara bidali zuen lehenbizi, eta gero bost minututan sartu zituen bi golak. Aurrenekoa James Rodriguezek, buruz, korner batean (64. min), eta bigarrena Quinterok, kontraerasoan (70. min). Kolonbiak partida kontrolpean zuen, baina Gervinhok emozioa gehitu zion buruz buruko jokaldi ikusgarri bati esker. Areara ezkerretik indartsu sartu eta lau atzelariri iskin egin ostean 2-1ekoa sartu zuen (73. min.). Golarekin gora egin zuen Boli Kostak, baina Kolonbiak ez zuen sustorik onartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.