Kontxako Bandera aurkeztu zuten atzo Donostiako udaletxean. Bertan izan ziren Donostiako Kulturako, Kiroleko eta Berdintasuneko zinegotziak, alkatearekin batera. Izan ere, aurten «parekoagoak eta herrikoiagoak» izatea nahi du Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak. Horretarako, emakumezkoen sariak igo eta bandera emateko tokia ere aldatu nahi duela esan zuen Izagirrek. Aurten emakumezkoen sariak 20.900 euroraino igo dituzte, iaz baino %33 gehiago. Gizonezkoen kasuan, berriz, 81.000 eurokoa izango da, iazko kopuru bera. Entrega tokia non izango den finkatu gabe dago, baina ziurrenik ez da ohiko Donostia Hiria barkuan izango. Jendearengana gehiago «hurbiltzea» baita alkatearen nahia.
Sailkapen estropadak bi egunetan izango dira. Irailaren 1ean gizonezkoenak, eta 2an emakumezkoenak. Biak arratsaldez izango dira. Gizonezkoen kasuan, 24 traineru ariko dira zazpi postuen bila. Ohikoa den bezala, Donostiako trainerua —Donostiarra—zuzenean sailkatzen baita finalera, hiriko ordezkariren bat bertan izateko. Hiru miliako estropada eremuan ariko dira. Emakumezkoen kasuan, berriz, zazpi traineru ariko dira finalerako lehian. Lehen laurak sailkatuko dira. Horiek 1,5 miliako eremuan lan egingo dute. Estropada egunak, irailaren 4an eta 11n izango dira; lehenik, emakumezkoak, tanda batean, eta ondoren gizonezkoak, bi tandatan.
Kontxako Banderan emakumezkoen proba sendotu nahi dute
Sailkapen estropadak irailaren 1ean eta 2an izango dira, eta Kontxako Bandera 4an eta 11n jokatuko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu