Futbola

Kopako finala Valentzian izango dela ziurtatu du Espainiako Federazioak

Athleticek Madrilen jokatzea nahi zuen, sarrera gehiago lortzeko. Maiatzaren 13an izango da Bartzelonaren aurkako finala, 22:00etatik aurrera.

2009ko martxoaren 6a
19:55
Entzun 00:00:00 00:00:00
Athleticek ez du nahi Espainiako Kopako finala Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatzerik, Mestalla estadiorako hamazazpi mila sarrera "soilik" izango dituelako, sarrera gehiago lortzeko Madrilen nahi du jokatzea -Santiago Bernabeun-, baina Espainiako Federazioak gaur arratsaldean ziurtatu du Valentzian jokatuko dutela, iragarritako egunean: maiatzaren 13an.

Bartzelonaren kontra ariko da Athletic, 22:00etatik aurrera.

Bilboko taldeak duela 25 urte irabazi zuen azkeneko aldiz Kopa, eta orduan ere Bartzelona eduki zuen kontrario. 1-0 nagusitu ziren Athleticekoak, Endikaren golari esker.

Bestetik, Federazioak hiru mila euroko isuna jarri dio Athletici, asteazkenean finalerdiaren bukaeran jendeak San Mames zelaira irten zuelako.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA