Lagunak-en aurka 1-0 galduta, mamuren bat edo beste agertu zen Donostia aldean, baina Realak aise irabazi zuen atzo Valladoliden zelaian, Superligako hirugarren jardunaldian. Lehen hiru partidetatik bi irabazita, sei punturekin daude txuri-urdinak, eta sailkapen buruan daude, behin-behinean, Athletic eta Lagunak-ekin berdinduta.
Atzo hasieratik nabarmen geratu zen Reala Valladolid baino talde sendoagoa dela, baina, hori bai, etxekoek eduki zuten lehen aukera argia, 10. minutuan. Sustoa pasatuta, Maite Lizasok sartu zuen 0-1ekoa, 16. minutuan, eta Irene Paredesek 0-2koa, 25.ean. Atsedenalditik bueltan beste bi gol sartu zituzten txuri-urdinek; Paredesek 70. minutuan 0-3koa, eta Lizasok 75.ean 0-4koa. Donostiarrek estrategia jokaldietan sartu zituzten lau golak.
Superligako gainerako hiru euskal taldeek gaur jokatuko dute. Lagunak-ek Oviedon (12:00), Eibarrek etxean, Reocinen aurka (12:30), eta Athleticek ere etxean, Prainsaren aurka (17:00).
Lagunak-en aurka huts egin ondoren, Realak 0-4 irabazi dio Valladolidi
Reala dezente gehiago izan da jokoan, eta Maite Lizasok eta Irene Paredesek bina gol sartu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu