Larraldek bigarrenez irabazi du buruz buruko txapela, Ospitali 40-18 nagusituta
TRINKETA. Peio Larralde hazpandarrak 40-18 irabazi zion herenegun Mathieu Ospital urepeldarrari, Baionako Moderne trinketean, Buruz Buruko Trinket Txapelketako finalean. Ospital zen faboritoa, ligaxkan aise irabazi baitzion Larralderi, baina Moderne trinketak mesede egiten zion bigarrenari, eta ondo baliatu zuen garaipena lortzeko. Bigarren txapela du Larraldek, orain bi urte ere txapeldun izan baitzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu