Larraldek eta Bilbaok nagusitasun handiz irabazi dute binakakoan (40-10)
PILOTA. Peio Larraldek eta Bixintxo Bilbaok ezustekoa eman zuten herenegun binakako trinket txapelketako finalean, Baionan, eta 40-10 irabazi zieten Herve Etxeberri eta Batita Ducassouri. Irabazleak 11-0 irabazten hasi ziren eta askoz gehiago izan ziren partida guztian. Berezkoen mailako lehen txapela da bientzat. Larraldek, bide batez, buruz buruko finaleko arantza atera zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu