Lehen galbahea, igarota

Ander Elosegi eta Maialen Chourraut seigarren eta zazpigarren izan dira Munduko Txapelketako lehen kanporaketan, eta finalerdietan ariko dira

Ander Elosegi, lehian, atzo, C1 mailako kanporaketan. RFEP.
Julen Etxeberria.
2019ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Ander Elosegik eta Maialen Chourrautek ondo ekin diote ur bizietako Munduko Txapelketari, La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak). Biak lehen aukeran sailkatu ziren finalerdietarako, atzo. Elosegi seigarren izan zen C1 mailako lehen kanporaketan, eta Chourraut, zazpigarren, K2 mailako aurrenekoan. Beraz, zuzenean sailkatu ziren, bigarren kanporaketan aritu behar izan gabe. Biek aitortu zuten ez zituztela sentipen onak izan nabigatzen, baina pozik zirela sailkatu izanagatik.

Irundarra eta lasartearra bihar lehiatuko dira finalerdietan, 09:03an eta 10:08an, hurrenez hurren. Lehen hamar sailkatuak pasatuko dira finalera, eta proba hori eguerdian jokatuko da: 12:03an ekingo lioke Elosegik, eta 12:40an Chourrautek. Finalean aritzeak saria izango du: 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan aritzeko aukera.

Gaur, Klara Olazabal ariko da C1 mailako kanporaketetan: 08:33an hasiko da lehena, eta 12:03an bigarrena; Samuel Hernanz eta Joan Crespo, berriz, K2 mailan lehiatuko dira: 09:53an dute lehen saioa, eta 12:40an bigarrengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.