Leire Bañosek 2021era arte berritu du Realarekin
FUTBOLA. Reala buru-belarri dabil taldearen bizkarrezurrari eusteko lanean. Hala, beste bi denboraldirako berritu dio kontratua Leire Bañosi. Erdilari irundarra funtsezko jokalaria da Gonzalo Arkonadarentzat. «Oso pozik nago. Hemen hasi nintzen, eta oso polita da hemen bi urtez jarraitzeko aukera izatea».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu