Ezinezkoa ematen zuena gertatu zen igandean: KAE 1eko traineru batek menderatu egin zuen Portugalete. Lekittarra izan zen balentriaren egilea. Donostian jokatu zen bosgarren estropada puntuagarria, oso itsaso txarrarekin, eta Lekeitiokoek erakutsi zuten bikain moldatzen direla horrelako baldintzetan. Egundoko aldea atera zien gainerako 11 ontziei.
Itsasoaren egoera nolakoa zen ikusita, erlojuaren aurka joka- tzea erabaki zuten, eta ez launaka, aldez aurretik iragarrita zegoen bezala. Balizak jartzeko arazoak tarteko, bakarka egiteko erabakia hartu zuten, bi txandetan banatuta. Nagusi izen zen Leki- ttarra (23.39,55). Hasi eta buka, lan ederra egin zuen. Brankaz ondo joan zen, eta poparean zapaldu zituen aurkariak, erakutsiz bikain moldatzen dela olatuen laguntzarekin arraun eginez. Zierbena sartu zen bigarren, eta 34 segundo gehiago behar izan zituen. Datu adierazgarria, itsasoaren baldintzak halako aldeak egiteko egokiak izan arren. Portugalete sartu zen hirugarren, irabazletik 43 segundora. Laugarren denbora Donostiarrak egin zuen, 52 segundora.
Atzoko galtzailea Santurtzi izan zen. Aste barruan poz handia hartu zuten, ligako epaileak bertan behera utzi zuelako Portugaleten kaleratuak izan zeneko erabakia, baina igandean, zapuztu egin zitzaion ilusio guztia. Zazpigarren sartu zen, eta urruti dauka igoerako kanporaketa jokatzeko aukera.
Lekittarra izan da Portugaleteri irabazi dion lehen trainerua KAE 1 ligan
Donostian gailendu zen igandean, itsaso txarrari etekina ateraz eta nagusitasun handiarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu