Futbola

Lekuek erretiroa hartuko du denboraldia amaitutakoan

Ibilbide osoa egin du Athleticen: 11 denboraldiz aritu da talde zuri-gorrian, eta 281 partida jokatu ditu. Hiru titulu irabazi ditu: Espainiako Kopa bat eta bi Superkopa.

Iñigo Lekue baloiarekin, Vila-realen kontrako partida batean. ANDREU ESTEBAN / EFE
Iñigo Lekue baloiarekin, Vila-realen kontrako partida batean. ANDREU ESTEBAN / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2026ko maiatzaren 11
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak erretiroa hartuko du denboraldia amaitutakoan. Klubak ez dio kontratua luzatu, eta, beraz, Lekuek futbol profesionala uztea erabaki du. Bizkaitarrak ibilbide osoa egin du Athleticen: 11 denboraldiz aritu da lehen taldean, eta 281 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorria jantzita. Gainera, hiru titulu lortu ditu: Espainiako Kopa irabazi zuen 2023-2024ko denboraldian, eta Superkopa 2014-2015eko eta 2019-2020ko denboraldietan.

Hain zuzen, 2015ean egin zuen debuta Lekuek lehen taldearekin, Ernesto Valverderen gidaritzapean. Ez du berehalakoan ahaztuko: Superkopako finaleko joanekoan izan zen, Bartzelonaren aurka, eta Athleticek 4-0 irabazi zuen.

Klubak eskerrak eman dizkio jokalariari, eta postu desberdinetan aritzeko duen gaitasuna nabarmendu du. Hiru partida falta dira liga amaitzeko, eta Athleticek merezi bezala agurtu nahi du Lekue. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA