Leonesen zigortu behar zen Nozal

2003ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Espero genuen bilakaera eduki du Navacerradako Vueltak. Beti pasatzen da zerbait. Pedro Delgadoren garaian gertatu zen, Olanok ere asko sufritu zuen, Nozalek atzo... Nik uste nuena baino ahulago dago Nozal eta Navacerradan gertatutakoa ikusita, asko damututa egongo dira Leonesen ez dutelako behar adina egurtu liderra. Egia esan, ondo ikusi dut Leonesen Nozal, gaizki taldea, baina Leonesen gehiago zigortu izan balute Nozal, akabo. Leones eta gero lasaitu egin da tropela eta ONCE-Eroskirentzat ezinhobea izan da hori.

Navacerradan, Nozal bakarrik geratu denean, Vueltak ihes egingo ziola pentsatu dut. Heras oso azkar zihoan. Eskerrak Serrano agertu dela eta jaitsieran, Pradera eta Igor [Galdeano] iritsi direla, bestela agur. Taldeak lan erabakigarria egin du Nozalentzat, behar gehien zuenean lagundu dio liderrari.

Oraindik ez dago dena eginda. Kontuz. Ia bi minutuko aldea du, bai, baina Heras badakigu nahiko ondo dagoela eta bete-betean egingo duela kronoigoera. Herenegun nioen minutu bateko aldea nahikoa zuela eta horretan mantentzen naiz, baina Nozalen urduritasuna izango da gakoa. Gaur oso justu ikusi dut eta Vuelta irabaztekotan dagoela ahaztu behar du, tentsio gehiegi edukitzea ez baita batere komenigarria.

Zailagoa da Igorrek hirugarren postuari eustea. 1,03ko aldea kentzen dio Valverderi, baina Valverde gorantz doa eta Igor beherantz. Gainera, Igor Vuelta irabazteko hautagaia zen eta ez dakit hirugarren postua mantentzeko lehia horrek gehiegi motibatuko duen. Pena da, Igorrek lehen postua behar zuelako denboraldia modu egokian biribiltzeko, eta ez du horretarako aukerarik izango.

Kronoigoera irabazteko hiru hautagai ditut. Roberto Heras da lehenengoa. Lan bikaina egingo duela esango nuke, bigarren postua txiki geratzen zaiolako. Cardenas ere ondo arituko da eta ustekabea Marcos Serranok eman dezakeela uste dut.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.