Txirrindularitza

Liquigas taldea garaile Giroan

Nibali da probako lider berria.

2010eko maiatzaren 12a
15:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Liquigas taldeak irabazi du gaur 93. Italiako Giroko bigarren erlojupekoa (laugarren etapa: Savigliano-Cuneo, 33 kilometro). Bigarren Sky izan da -hamahiru segundora- eta hirugarren Columbia -21era-.

Aleksandr Vinokurovek maglia arrosa galdu du eta lider berria Liquigaseko Vincenzo Nibali da. Bi taldekide ditu bigarren eta hirugarren postuan: Ivan Basso hamahiru segundora eta Valerio Agnoli hogeira.

Bihar korrituko dute bosgarren etapa: Novara-Novi Ligure (162 kilometro). Bi mendate txiki izango dituzte erdialdera.

Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Giroan zehar mendiko sei etapa egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.