Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

78 urte zituen, eta 30 urte baino gehiago egin zituen karguan: 1982tik 2013ra. Hura presidente zela, klubak Kontxako hiru bandera irabazi zituen.

Luis Mari Goikoetxea. JON URBE / FOKU
Luis Mari Goikoetxea Zumaiako Arraun Elkarteko presidente zenean. JON URBE / FOKU
ainara arratibel gascon
2026ko urriaren 19a
18:26
Entzun 00:00:00 00:00:00

Luis Mari Goikoetxea zendu da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia, bihotzekoak jota. 78 urte zituen eta hiru hamarkada baino gehiago egin zituen kargu horretan: 1982tik 2013ra. Gerora ere elkartearen zuzendaritzan parte hartu zuen, eta hari lotuta zegoen. Klubaren urterik loriatsuenak bizi izan zituen. 1984an, adibidez, parte hartu zuten txapelketa guztiak irabazi zituzten, eta 1987an eta 2013an Kontxako bandera eskuratu zuten. 

Ogibidez arotza zen, eta haren familia musikari lotuta zegoen. Baina hark beste pasio bat ere bazuen: arrauna. Telmo Deun klubeko arraunlari izan zen 1969 eta 1970 artean, eta Gipuzkoako Federazioko kide. 1975ean Aita Mari arraun elkartearen bultzatzaileetako bat izan zen. Hasiera hartan, bateletan eta trainerilletan aritu zen kluba.

1982an, izendatu zuten lehendakari, eta hamarkada hartan lortu zituzten garaipen handienak Zumaiak. 1984ko eta 1987ko Kontxako banderak astindu zituen. Klaudio Etxeberria izan lehen garaipen hartan lemazaina, eta Edu Aristi bigarrenean. Artean ez zegoen emakumezkoen estropadarik. Baina horretarako urratsa egin zenean hor egon zen Zumaia, eta 2013an Kontxako bandera irabaztea lortu zuten. Urte hartan utzi zuen lehendakari kargua Goikoetxeak, eta haren tokia Luis Mari Osa Barrenak hartu zuen. Baina hark zuzendaritzan segitzen zuen. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA