Bigarren etapa garaipena eta sailkapen nagusiko lidergoa. Mads Pedersenek (Lidl-Trek) sari bikoitza lortu du Italiako Giroko hirugarren etapan, Vloren. Albanian korritu den hirugarren eta azken etapa izan da, eta datorren astean Italiako errepideetan izango dira txirrindulariak.
Pedersenek esprintean lortu du garaipena, lehen etapan bezala, tarte estuarekin. Gaur ez du aurkari izan Wout van Aert (Visma) pelotoitik atzera geratu baita, baina gauzak zail jarri dizkiote Corbin Strongek (Israel) eta Orluis Aularrek (Movistar).
🔻Bis repetita for Mads Pedersen and Lidl-Trek!
— Giro d'Italia (@giroditalia) May 11, 2025
A stunning team effort in the streets of Vlorë, and once again, a perfect delivery from the Dane
🔻Ancora loro! Mads Pedersen e la Lidl-Trek colpiscono di nuovo! Lavoro di squadra impeccabile tra le strade di Valona e un'altra… pic.twitter.com/qUHuxa1jXL
Aurrez, eguneko ihesaldiak gehienez ere hiruzpalau minutuko tarteak izan ditu tropelarekiko, eta 40 kilometro falta zirela Lorenzo Fortunato (Astana) eta Pello Bilbao (Bahrain) abiatu dira etapa garaipenaren bila. Qafa e Llogaraseko tontorrera biak bakarrik heldu dira, baina oraindik 32 kilometro falta ziren helmugarako, eta hamazazpiren faltan harrapatu dituzte. Gero, esprintean zehaztu da nor izango zen garailea.