Magnus Carlsen, sanferminetako torneo birtualean
XAKEA. Iruñeko Udalak nazioarteko torneo birtual bat antolatu du sanferminetarako. Ekainaren 26an hasiko da, eta atariko kanporaketak jokatuko dituzte hamar egunez. Lau onenak mundu mailako lau jokalarirekin lehiatuko dira uztailaren 6tik 14ra bitartean. Magnus Carlsen norvegiarra izango da horietako bat. Hura da munduko txapelduna, eta egungo jokalaririk onena.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu