Maialen Chourraut munduko laugarren geratu da kayak-kroseko txapelketan

Miren Lazkano 21. geratu da. K1 modalitatean bosgarren geratu da Chourraut. Oier Diazek 11. amaitu du C1ean.

Maialen Chourraut, abuztuan, Espainiako Txapelketan. J. CASARES / EFE
Maialen Chourraut, abuztuan, Espainiako Txapelketan. J. CASARES / EFE
inaut matauko rada
2025eko urriaren 4a
16:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Laugarren postu batekin eta bosgarren postu batekin itzuliko da Euskal Herrira Maialen Chourraut Munduko Slalom Piraguismo Txapelketatik, 42 urte izanda ere sasoi onean dagoela erakutsita. Penrithen (Australia) egin da munduko txapelketa, eta Pau Etxaniz, Miren Lazkano, Oier Diaz eta Leire Goñi ere han izan dira, baina atzerago geratu dira bakoitzaren txapelketan.

Atzo lehiatu zen Chourraut K1 kategorian, eta, sailkapen fasean bigarren geratu bazen ere, finalean bosgarren amaitu zuen. Leire Goñik ez zuen finalera pasatzerik lortu, eta 21. postuan amaitu zuen munduko txapelketa. Kayak-kros modalitatean gaur lehiatu da Chourraut, eta, finalerako sailkatuta, laugarren amaitu du azkenean txapelketa, dominetatik gertu. Bi frantziarrek irabazi dituzte urrezko eta zilarrezko dominak, eta brontzezkoa, berriz, poloniar batentzat izan da. Miren Lazkano ere lehiatu da kategoria horretan, baina hasierako txandetan geratu da kanpoan; azkenean, 21. postuan geratu da.

C1 kategorian ere aritu zen Lazkano, baina finalerdietan kanpoan geratu zen, txapelketa hemeretzigarren postuan amaituta. Pau Etxaniz K1 kategorian aritu zen, baina 20. postuarekin itzuliko da Euskal Herrira.

Chourrauten ondoren ondoen aritu den euskal herritarra Oier Diaz izan da; 18 urteko gazteak finalera pasatzea lortu zuen C1 kategorian, eta 11. postuan amaitu du txapelketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.