Maider Undak erretiroa hartu du, maila gorenean hogei urtez aritu ostean
BORROKA. Maider Unda borrokalari otxandiarrak bihar iragarriko du ofizialki erretiroa hartzen duela, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egingo duen agerraldian. 39 urte ditu, eta hogei urtez lehiatu da maila gorenean, emaitza bikainekin. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan irabazi zuen brontzezko domina.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu