Manchester Unitedek Ander Herrera fitxatu nahi du. Ez da zurrumurrua; are gehiago, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak berak atzo baieztatu zuen. Unitedek eskaintza ere egin du, baina, Ibaiganekoek adierazi zutenez, ez da iristen jokalariaren etete klausulara: 36 milioi. Hainbat iturriren arabera, 30 eskaini zituen, eta Athleticek ez zuen onartu. «Ez dugu jokalariak saltzen dirurik atera nahi», gogoratu zuen Urrutiak.
Presidenteak San Mames Barriko lehen partidaren ingurukoak azaltzeko emaniko prentsaurrekoan baieztatu zuen eskaintza. Zelai berriari dagokionez, Athleticek hurrengo asteazkenean entrenatu ahal izango du aurrenekoz han. Era berean, sasoi honetan teilaturik gabeko eserlekua izango duten 2.500 bazkideek abonamenduaren erdia ordainduko dute.