Futbola

Manchester Unitedek irabazi du Ingalaterrako Liga

2009ko maiatzaren 16a
15:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Ingalaterrako Lehen Mailako Ligak badu irabazlea: Manchester United. Gaur nahikoa zuen puntu bat, eta etxean hutsean berdindu du Arsenalen kontra. Jardunaldi bat falta denboraldia amaitzeko. Azkeneko bi urteetan ere berak lortu izan du titulua.

Hemezortzigarren Liga du Manchester Unitedek, Liverpoolek bezala. Biek irabazi dute gehien.

Europako ligarik indartsuena da gaur egun Ingalaterrakoa, diru gehien mugitzen duena.

Hilaren 27an Txapeldunen Ligako finala jokatuko du Manchesterko taldeak, Erroman, Bartzelonaren aurka. Honek eskuan dauka Espainiako Liga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.