Maradona oso larri dago

2004ko apirilaren 19a
14:08
Entzun 00:00:00 00:00:00
Diego Armando Maradona erietxean dago atzotik, larri. Arnasketa artifizialarekin eta lasaigarriekin dago. Osasun egoerak ez duela Maradonaren adikzioarekin inolako zerikusirik esan du bere sendagile Alfredo Cahek. Hipertentsio krisia izan duela gaineratu du, miokardiopatia dilatazio batek eraginda. Hodia sartu diote arnasa ondo hartzeko, eta lasaigarrien eraginpean dago, denbora osoan.

Zenbait iturrik gaindosiaz hitz egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA