Marco Brenner izan da indartsuena La Panderako gainean, Espainiako Vueltan

Enric Mas lehen postuan sendotu da, 25 segundo atera baitizkio Roglici. Gall izan da eutsi dion bakarra. Brennerrek ondo eutsi dio Buitragoren ahaleginei.

Marco Brenner La Panderan irabazi eta gero. JAVIER LIZON / EFE
Marco Brenner La Panderan irabazi eta gero. JAVIER LIZON / EFE
ainara arratibel gascon
2026ko irailaren 5a
21:33
Entzun 00:00:00 00:00:00

Marco Brenner (Tudor) nagusitu da gaur Espainiako Vueltako hamalaugarren etapan. Hura izan da txirrindularirik bizkorrena La Pandera gaineko azken metroetan, eta lehena izan zen helmuga zeharkatzen. Santiago Buitrago (Bahrain) ailegatu da bigarren, segundo batera, eta Cristian Rodriguez hirugarren, 11ra. 

Sailkapen nagusian, osteguneko erlojuaren aurkako etapa iritsi aurretik, Enric Masek aldeak handitzen segitzen du aurkari zuzenekin. Gaur 25 segundo atera dizkio Primoz Roglici (Red Bull), eta 30 Richard Carapazi (Educatio First). Aurrean dauden txirrindularien artean Felix Gallek (Decathlon) baino ez dio eutsi. Gall bigarren da orain, 2.06ra, eta Roglic hirugarren, 2.10era.

Jaen eta La Pandera artean jokatu da etapa. Guztira 154,5 kilometro egin behar izan ditu tropelak. 45 txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia. Tartean izan ziren Pello Bilbao (Bahrain) eta Xabier Mikel Azparren (Q36.5). 

Azkenerako, espero bezala, La Panderan erabaki da etapa. Santiago Buitrago (Bahrain) izan da eraso egiten aurrena. Baina Brennerrek ondo erantzun du. Atzetik Cristian Rodriguez (Astana) eta Ivan Sosa (Kern Pharma) iritsi dira. Buitrago berriz ahalegindu da, baina Brennerrek, ondo eutsi, eta aurrea hartu dio. Gaur Palma de Rio eta Cordoba arteko bidea egingo du tropelak, 110 kilometro guztira. Ibilbidea gorabeheratsua da, hirugarren mailako mendateak dituena eta ihesaldietarako aproposa. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA