Matxalen Ziarsolo: «Oso pozik eta harro nago izan dudan kirol ibilbidearekin»

2016ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ESKUBALOIA. Negar malkoei eutsi ezinik, prentsaurreko hunkigarria eskaini zuen atzo Matxalen Ziarsolok, Bera Berako jokalariak. 34 urterekin, sasoi amaieran erretiroa hartzea erabaki du ermuarrak. «Oso pozik eta harro nago izan dudan kirol ibilbidearekin», aitortu zuen, eta, min hartuta egon ondoren, pistan agur esan nahiko lukeela gaineratu zuen. Bestalde, Zuazok 31-22 galdu zuen atzo Ro'Casaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA